Castellano

viernes, 5 de junio de 2020

JOLAS EZ EGITURATUAK: Onuragarriak al dira haur garapenean?

Kaixo guztioi:
Noizbait konturatu zarete zer motatako jostailuak saltzen dira haur dendetan?
Jarraian egindako husnarketarekin, haurren bizitzan jostailuak eta jolasak zein garrantzia duten transmititu nahi dizuegu. 
Denok dakigunez, jolasa trebetasun eta gaitasunak garatzeko modu bat da.
Horregatik, adingabeei eskaintzen dizkiegun jostailu-motei buruz gogoeta egitera animatzen zaituztegu.

Zertaz hitz egiten ari gara jostailu egituratu eta ez egituratuak aipatzen ditugunean?
Betidanik oparitzen dira jostailu estimulagarriak, hau da, kolore askorekin, soinu askorekin, mugimendu askorekin, etab.
Pentsatzen badugu, aipatutako jostailuek funtzionalitate bakarra dute: “Txerriaren botoia sakatzen baduzu, “oink!” egiten du; triangelu gorria sakatzen baduzu, “triangelu gorria” esaten du.
Adibide horiekin jostailu egituratuen definizioa lortzen dugu: helburu eta funtzionaltasun argi batekin diseinatutako jostailuak.
Jostailu-mota horrekin, ikaskuntza esanguratsua lortzen dugu?
Aitzitik, egituratu gabeko jostailuek ez dute inolako helburu zehatzik, eta haurrek erabil dezakete, besteak beste, irudimenaren, desioen, motibazioen eta interesen arabera.
Horrela, jolas libre, bat-bateko eta natural bat egitea sustatuko diegu, jostailu eta jolas estimulagarriak alde batera utziz. 
Zer gertatuko litzateke funtzio zehatz bat ez duten  jolas eta jostailuak eskaitzen badizkiegu?
Adibidez: kartoizko kutxa bat eskaintzen badiegu edo oihal eta linterna bat. Pentsatzen duzue haur guztiek berdin jolastuko dutela? Erantzuna argia da: EZ
Haur bakoitza bakarra eta paregabea da, horregatik, jolasa bere beharren, emozioen eta ezaugarri pertsonalen araberakoa izango da. 
Esperimentatzeko eta aurkitzeko aukera emanten diegunean, adibidez egunerokotasunean erabiltzen ditugun materialekin, gure egunerokotasuna ezagutzera eta zeharkako helburu asko landuko ditugu.
Tamaina ezberdineko materialak eskaintzen badizkiegu, bere funtzio “erreala” aurkitzeaz gain, ikusiko dut, material hauek talka egiterakoan soinu ezberdinak ateratzen dituztela, bata bestea baino luzeagoa dela, metalezko materialek tenperatura hotza dutela baina berotzeko aukera ere emanten digutela, etab.
Adibide hauek,  haurrei eman diezaiegun aukera ugarietako batzuk dira. 

Material ez egituratuen adibideak: jolasak sortzen 
 - Altxorren saskia: Material ezberdinak, ehundura ezberdinak, tamaina ezberdina… kutxa/saski batean sartu eta irudimena sustatu. 



- Jolas heuristikoa: ekintza honen bidez haurrek oinarrizkoa matematik gaitasunak lantzeko aukera izango dute. Erabili eta eskaini dezakegun materiala hurrengoa da: kateak, zartagin, egur zatiak, metal ontziak, egurrezko ontziak, pinaburuak, pintzak, plastikozko tuboak, zapiak, tapa-ontziak, harria, hostoak, oskolak, adibidez. 




Sormen jolasak: kartoi kutxak, oihalak, kuxinak, mozorratzeko arropak, zapiak, linternak, sukalde tresnak, pasta, lekaleak, tresnak (goilara, sardeska…), harriak, oskolak, trasbaseak egiteko materiala, sokak, haria, egurrezko makilak, egurrezko piezak, etc. Aipatutako materia guztia aurkitzea erraza da eta beraien artean nahasi ahal ditugu jolas eta egoera desberdinak sortzeko: haurren interesak abiapuntu bezala hartuta.
Jolas ez egituratuak eskaintzen dituzten dendak:

Kinuma denda: https://kinuma.com/es/
Jugar i jugar denda: https://www.jugarijugar.com/es/
Cucutoys denda: https://cucutoys.es/
Alupé denda: https://www.alupe.es/

Iruñean aurki ditzakegun dendak: ez ahaztu tokiko merkataritza laguntzea! 

Dideco (Maya jauregian)
- Ecotienda Gorosti (Gurutze plazan)
- La Trastienda (Navarrería)

Eta betidanik egon den KIDE denda ezin dugu ahaztu: urteak eta urteak jostailu ez egituratuak saltzen egon dena (denbora gutxi daukazue, denda honek bere ateak betiko Ekainaren amaieran ixten baitu)

Gustatu izana espero dugu baita baliagarria aurkitzea ere 
Besarkada bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario