BIhar hilak 31 Berriozarko eskualdeko Mendialdea Eskolak 50 urte beteko ditu eta hau ospatzeko jai bat antolatu dute non 500 pertsona baino gehiago deiturik daude.
InfoGaztegune
viernes, 30 de enero de 2026
viernes, 28 de noviembre de 2025
martes, 25 de noviembre de 2025
Berriozarko Bilgune feministaren manifestua
Gero eta konektatuago gaude, baina gero eta gutxiago babestutak!
Gauero, eguneko zarata itzaltzerakoan, pantaila berriro pizten da, mehatxuzko argi izpi
batekin. Argi izpi horrek konexioa, konpainia, barreak... promesten ditu, baina “hitz
idatziak baino ez dira” justifikatu ondoren, arriskua dago lotura, kontrola, aurreiritziak,
manipulazioa... izateko. Jasotako guztiari jaramonik ez egitea aski balitz bezala minik
ez hartzeko. Hala ere, nire puskak bildu eta ozenki izendatzen ditut. Bizi dudana ez da
“gaizkiulertu bat”, ezta “sareetako gauzak” ere: indarkeria matxista da, beldurrik gabe
bizitzeko dudan eskubidea urratzen duen indarkeria, adierazteko eta osoki bizitzeko
dudan askatasuna urratzen duena.
Azaroaren 25 honetan, beste hainbatetan bezala, ezin dugu ahaztu indarkeria matxista
espazio digitalean ere bizi dela. Profil faltsuen atzean ezkutatzen da, mezu tematiak,
umiliazio publikoak, xantaiak, baimenik gabe irudiak zabaltzea eta gure autoestimua
apaltzea helburu duten iruzkinak.
Gaur egun, sareetara berehala sartzearen ondorioz, goizegi konektatzen gara,
haurtzarotik arriskuen eta harrapari digitalen presentziaren eraginpean geratuz.
Gainera, argitaratzen dugunaz kezkatzen garenean ere pairatzen dugu beldur hori,
jende guztiari gustatu nahian, inposatutako edertasun kanon horietan sartu nahian.
Horrela, gure gorputzari, ileari edo altuerari buruzko edozein iruzkin saihestuko
dugulakoan. Hor dago higaduraren parte bat. Egunerokotasunari gehitzen zaion zama
emozionala da, beste pertsona batzuekin atseden hartzeko edo konektatzeko izan
beharko luketen espazioetan ere, adi egotera behartzen gaituen tentsio etengabea.
Izan ere, zuentzat, atsedenerako eta deskonexiorako espazio bat da, baina ez duzue
horregatik sentitu behar guk ez dugula eskubide bera. Ez duzue espazio guztia okupatu
behar, guk ere eskubidea dugu gozatzeko eta libre sentitzeko.
Honekin guztiarekin batera, isolamendua agertzen da: emakume askok sareak uztea,
profilak ixtea, parte hartzeko espazioei edo aukera profesionalei uko egitea aukeratzen
dute, eraso berrien beldur. Ez da esaten dena bakarrik, baizik eta geure burua
babesteko egiteari, partekatzeari eta eraikitzeari uzten diogun guztia.
Guzti horrengatik, gaur eraso digitalak salatzera etorri gara, hauek isilpean ez hazteko.
Baita ere, aldarrikatu nahi dugu emakume ororen askatasuna ez soilik bizitzako esparru
gauztietan, baizik eta sare sozialetan ere, non gure eskubide guztia dugu bertan parte
hartzeko, gozatzeko eta bizitzeko.
GORA BORROKA FEMINISTA!!
viernes, 14 de noviembre de 2025
A 25 Manifestua
2025eko azaroak 25 – Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna INDARKERIA MATXISTA DIGITALAK BADITU ONDORIO ERREALAK
Berriro ere, azaroaren 25ean, Nafarroako toki eta lurralde entitateek ahotsa altxatzen dugu emakumeen kontrako indarkeria matxista mota guztiak gaitzesteko. Indarkeriarik gabeko mundu bat aldarrikatzen dugu, non emakumeak eta neskak beldurrik gabe, askatasunez eta eskubideen berme osoz bizi daitezkeen.
Aurten, indarkeria-mota berrienetako, eta, aldi berean, ikusezinenetako batean jarriko dugu arreta: nesken eta emakumeen aurkako indarkeria digitala. "INDARKERIA MATXISTA DIGITALAK BADITU ONDORIO ERREALAK" lelopean, azpimarratu nahi dugu Interneten eta ingurune digitaletan gertatzen denak ondorio sakon, ukigarri eta mingarriak dituela eta ezin dela alde batera utzi. Indarkeria matxista aldatu egiten da eta garaietara egokitzen da, baina gure aldarrikapenak eta gaitzespenak ukiezinak izaten jarraitzen dute.
Gaur egun, ez dago indarkeria digitalaren definizio unibertsal bakar eta uniformerik. Eboluzioan dagoen kontzeptu bat da, teknologia berrien, ingurune digitalen, sare sozialen edo Interneten bidez eragindako indarkeria matxistako jokabideak biltzen dituena. Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunak indarkeria digitala eraso-modu lehenetsitzat hartu du berriki, eta neurri espezifikoak hartu ditu indarkeria prebenitzeko, detektatzeko eta zigortzeko.
Askatasuna, osotasun fisikoa eta morala, berdintasuna eta duintasuna bezalako oinarrizko eskubideak urratzeaz gain, indarkeria mota hori haratago doa eta emakume gazteei eta espazio publikoan parte hartzen dutenei eragiten die bereziki. Era askotara agertzen da: ziberjazarpena eta gorroto-diskurtsoak, bikotearen kontrol digitala, onartu gabeko sextinga, groominga, sextorsioa, deepfakea bidezko irudien manipulazioa edo "mendeku pornografia" delakoa.
Inpaktuak sakonak eta errealak dira: antsietatea, depresioa, isolamendua, autozentsura eta espazio digitalak uztea. Indarkeria honek emakume gazteen ahotsak isiltzen ditu eta esfera publikoan duten parte-hartzea mugatzen du, genero-desberdintasunak indartuz. Indarkeria birtualak ondorio nabariak ditu, milaka emakumeren osasunean, segurtasunean eta biziaukeretan eragiten dutenak.
Datuak kezkagarriak dira eta arazoaren garrantzia berresten dute. NBEk adierazi du mundu mailan emakumeen % 73k baino gehiagok jasan duela indarkeria Interneten, eta 18 eta 24 urte bitarteko neska gazteek jazarpen, sexu-jazarpen eta mehatxu fisikoak jasateko arrisku handia dutela. Europar Batasuneko 28 herrialdeetan, bederatzi milioi emakumek jasan dute lineako indarkeria 15 urte zituztenetik. Gainera, bostetik bat online jazarpena eta abusua zigortzeko aukera gutxi duten herrialdeetan bizi da. Era berean, indarkeria digitalaren biktima izan direnen % 28k Interneteko jarduera nahita murriztea erabaki dute, eta sexuedukia duten irudi intimoak baimenik gabe zabaltzen dituzten biktimen % 90 emakumeak dira.
Horregatik, Nafarroako toki eta lurralde entitateek konpromiso hauek hartzen dituzte:
1. Emakumeen aurkako indarkeria digitala indarkeria matxista gisa onartzea.
2. Tokiko eta lurraldeko eremuan lan egiten duten profesionalen prestakuntza indartzea (polizia, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, osasuna, etab.), indarkeria digitaleko kasuak goiz eta eraginkortasunez antzeman eta jardun ahal izan dezaten.
3. Herritarrei, bereziki gazteei eta nerabeei, zuzendutako sentsibilizazio- eta prestakuntza-kanpainak sustatzea, teknologien erabilera arduratsu eta seguruari buruz, genero-ikuspegitik.
4. Indarkeriarik eta diskriminaziorik gabeko espazio digitalak sustatzea, ikastetxeekin, komunikabideekin eta herri eragileekin elkarlanean.
5. Indarkeria digitalaren biktima diren emakumeen arretarako baliabide eta protokolo espezifikoak bultzatzea. 6. Beste erakunde, sare, elkarte eta mugimendu feminista batzuekin lankidetzan aritzea, indarkeria matxista digitala desagerrarazteko bidean modu koordinatuan aurrera egiteko.
7. Indarkeria matxista digitalaren prebentzioa, detekzioa, arreta eta erreparazioa sustatzen duten tokiko politika publikoak ezartzea.
Azaroak 25 honetan, gizarte osoa gonbidatzen dugu rol aktiboa har dezan ingurune digital, benetan aske, berdintasunezko eta segurua eraikitzeko. Konpromiso kolektiboaren bidez bakarrik lortu ahal izango dugu emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea.
.jpg)