Kaixo familia:
Zer moduz asteburua? Gaur, izotzekin jolasteko hainbat ekintza ekartzen dizuegu.
Egiten duen berorarekin freskatzeko eta ongi pasatzeko ekintzak.
Beharrezko materiala.
- Izotza egiteko ontziak
- Pitzerra urarekin
- Jakientzako koloranteak
- Egurrezko makilak edo funtzio berdina betetzen duen materiala.
JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK
- Lehenengo, izotza egiteko ontzietan ura botako dugu..
- Orain, zulo bakoitzean, jakientzako kolorante ezberdinak botako ditugu. Honen ondoren, nahastu kolorante guztia nahastu arte.
Jarraian, zulo bakoitzean makil bat sartuko dugu.
Bukatzeko, gure izotz ontzia izozkailura sartuko ditugu. Ordu batzuk geroago, gure ontzia atera eta listo! margotzeko prest egongo dira.
2.Ekintza: SORPRESADUN IZOTZAK
Orain, sorpresadun izotzak egingo ditugu. Ekintza dibertigarri eta misteriotsua. Egin ondoren norbaiti oparitu ahal diogu edo gure artean zer dagoen barruan asmatzera jolastu gaitezke. Izotz hauekin jolas anitzak daude. Izotzen barruan nahi dituzuen objetuak sartu edo nahi duzuen izotz tamaina egin dezakezue.
MATERIALA
- Izotzak egiteko lekua
- ura
- Objektu ezberdinak edo jakiak
PROZESUA
Ura ontzian jarriko dugu, orain aukeratutako objetua ur horretan sartuko dugu eta izozkailura sartu. Ordu batzuk itxaron eta listo. Jolasteko prest egongo dira.
Beste ideia bat: Janaria ( fruta) izotzetan sartu eta edalontzi batean zaporeetako ura egin dezakezue. Zaporetako izotzak sartuz uretan, noski. Urtu egiten direnean, fruta hori jan dezakezue. mmm ze ona.
Espero dugu dibertigarria iruditu izana. Eta asko disfrutatzea.
Besarkada handi bat
No hay comentarios:
Publicar un comentario