Castellano

jueves, 28 de mayo de 2020

LIMITEAK: beharrezkoak dira?

Kaixo familia:
Gaur limiteen inguruko gaia ekartzen dizuegu.  Limiteak txikitatik lantzea garrantzi handiko prozesua da eta bizitzarako ezinbestekoak.
Pertsona sozialak gara eta aniztasun handiko inguru batean bizi gara. Horretarako, limiteen ezarpena gizartean bizi ahal izateko behar ditugu; honi esker, elkarbizitza osasungarri bat lortuko dugu.
Gainera, limiteei esker segurtasuna lortzen dugu eta testuinguruan kokatzeko aukera eskaintzen digute: noraino ailegatu gaitezke?


Zer dira limiteak?
Limiteak, haurrei ezartzen zazikien arauak eta jarraibideak dira  aske hazi ahal izateko helburuarekin. Honekin batera, izaki autonomoak eta erabakiak hartzeko gaitasunarekin hezituko ditugu: gaitasun sozialak garatuz.
Limiteen ezarpenarekin, seguruak eta espazio baten barnean mugen ezagupena eta ikaspena barneratzen joango dira.

Beharrezkoak dira haurrentzat?
Limiteen bidez haurrek espazioaren mugak eta hesiak non dauden ikasiko dute eta horrekin, seguruak eta babestuak sentituko dira: nondik nora joan ahal diren. Bestalde, adin goiztiarretik beraien ingurua ezagutzen eta ulertzeko gai izaten dira arauak eta jarraibide sozialak barneratuz.
Modu honetan, hainbat gaitasun lantzen dira: jasankortasuna eta frustrazioari tolerantzia lantzen dira, beti nahi duguna lortzen ez dela ulertaraziz. Inguru familiarrean eta sozialean limite eta arau eza, haurra seguru ez sentitzearen emaitza izanen du: joera ez egokiak sustatuko dira.
Garrantzitsua da inguru eta egoera guztietan limiteak ezartzea, hauek beraien artean logika bat mantenduz. Pautak eta jarraibideak esandako moduan emanez gero, honelako emaitzak lor ditzakegu:
- Segurtasuna handitzea
- Arau sozialak ezagutu eta barneratu: egoera eta inguru desberdinetan
- Frustrazioaren erabilera sustatzea
- Aniztasunean bizitzen ikasiko dute baita pertsonekiko errespetua ere
- Haserrea, amorrua eta sumindura kontrolatzeko gaitasunak barneratzea
- Garapen emozionala sustatzea
- Komunikazio gaitasuna handitu
- Baloreen heziketa: limiteak modu egokian ezartzearen ondorioz
- Limitea azalpen batekin ezarri: limiteen zergatiak eta bere ingurua ulertzen hasiko dira

Nola jarri behar ditugu limite hauek?
Betidanik, limiteak eta jarraibideak modu negatiaboan jarri ohi dira: “Ez oihukatu!”, “Ez margotu!”, “Horrela jarraitzen baldin baduzu, zigortuko zaitut!”, “ Ez salto egin!”, “Etxeko lana ez eginez gero, irratia kenduko dizut!” adibidez. Gaur, egoera eta ikuspuntu hau aldatzeko aukera eskaintzen dizuegu:
Zergatik ez ditugu limiteak modu baikor batean ezartzen eta lantzen? Nola egin dezakegu?
Lehen azaldu dugun bezala,  gizartean bizi ahal izateko limiteak ezinbestekoa bihurtzen dira. Askotan pentsatzen ohi da geroz eta limite gehiago jarriz, orduan eta heziketa egokiago eta hobeagoa transmitituko dugula. Honen erruz, haurrei ez diegu argi uzten zeintzuk diren beharrezkoa limiteak eta zeintzuk ez. Horrela, haurrek zailtasun handiak izanten dituzte hauek erabili eta barneratzekoan. Gure esku dago, prozesu hau errazago eta egokiago bihurtzea: Zergatik?
- Limiteak zehatzak eta beharrezkoak izan behar dira
- Limite guztiak azalpen batekin joan behar dira hauen ulerpena sustatzeko eta errazteko. Normalen, honelako jarraibideak ematen dira: “Ez igo mahaian!”, aztertuz gero, konturatzen gara mezu hau modu negatiboan azaleratzen ari garela. Aldiz, horrela esanda “Mahaira igotzen baldin bazara mina har dezakezu, eskalatzeko gogoak baldin badituzu aulkira igo al zara” 
Hau landu eta garatzeko Disziplina Baikorra proposatzen dizuegu: limiteetan hizkuntza aldatzea: 
Noizbait aztertu ahal duzue zuen hitz egiteko eta limiteak ezartzeko modua? 
Autoikaskuntza eta hausnarketa egitera animatzen zaituztegu baita haurren ekintzak beraien ikuspuntutik ulertzen saiatzea. 
Gainera, mementu anitzetan familien segurtasun eza haurrei transmitizen zaie: “Eroriko zara!”, “Mina hartuko duzu!”, “Horrela jarraituz gero negarrez bukatuko duzu!”...  Esaldi mota hauekin gure seme alabak babestu ordez, basbesgabetzen ditugu.
Non gelditzen da haurrekiko konfiantza? Haur seguruak hezitzen ari ditugu?
Limite bat jarri baino lehen hausnarketa txiki bat egitera gonbidatzen zaituztegu eta gure buruari galdetu ea limite hori beharrezkoa den edo ez. Hau da, ikusten ari garen arriskua erreala den ala ez. Jarraian hizkuntzaren erabilpenaren alderaketa bat erakusten dizuegu:
EZ EGIN
Zuhaitzean ez igo, eroriko zara eta!
Ez oihukatu!
Ez eseri hor!
EGIN
Eskalatzeko gogoak baldin badituzu, parkeko zonaldeetan igo zaitezke!Si te apetece escalar puedes subirte al parque
Baxuago hitz egitea gustatuko litzaidake/nahiago dut!
Zutik jarri! Esertzen baldin bazara lokatzez zikinduko zara

Nola landu ditzakegu? 
Limiteak modu formal edo informal batetan landu daitezke, jolas desberdinak proposatzen dizkizuegu hauek landu ahal izateko:
- “Simon-ek dio”: simonek zerbait esaten du eta partaideek esandakoa egin behar dute
- Mahai jolasak
- Mugimendu jolasak: harrapaketetan,  ezkutaketetara...
- Errezetak egin: jarraibide eta arau batzuk bete behar dira
- Eskulanak
- Etxeko lanak egin
Artikulu osoan zehar ikusi duzuen bezala, mundua limitez eta arauez beteta dago eta prozesu hau txikitatik lantzea ezinbestekoa da. Bukatzeko, hausnarketa txiki bat erakustea gustatuko litzaiguke egunero bizitzen dugun egoera bat erakusteko: 
Haurrentzako bidea prestatzen saiatzen gara, haurra biderako prestatu ordez”
“Insistimos en preparar el camino (la vida) para la criatura, en vez de preparar  a la criatura para el camino”


No hay comentarios:

Publicar un comentario