Castellano

martes, 26 de mayo de 2020

BIZKOTXO BAT EGINGO DUGU? APAINDUKO DUGU ERE?

Kaixo familiak!
Gaur, betiko bizkotxoaren errezeta dakartzagu, 1-2-3 bizkotxoarena
hain zuzen ere. Eguraldi honekin denak elkarrekin sukaldatzea ongi dago, ezta?

 

Errezeta hau oso erraza da, eta zuen seme-alabek egitea, betiere zuen laguntzarekin, proposatzen dizuegu!
 Hauek dira osagaiak:
- Yogurt 1
- Eguzkilore olio neurri 1 (yogurtaren potea erabiliz)
- 2 neurri azukre
- 3 neurri hirina
- 3 arraultz
- Legamin poltsatso bat.
- Moldea koipetzeko gurina.

Lehenik eta behin, labea 180ºC-tan berotzera jarriko dugu.
Hasteko, yogurta katilu batean botako dugu eta honen potea hurrengo osagaiak neurtzeko erabiliko dugu.
Arraultzak eta azukrea gehituko diogu eta ongi  nahastuko dugu, ondoren hirina eta legamina zeralki eta olioa gehituko diogu.
Orea prest dugunean, moldera pasako dugu.
180ºC-tan 40 minutuz izango dugu labean, lavan batekin ziztatu eta garbi ateratzen denera arte.
Moldetik atera eta hoztu harte itxaron behar dugu, nahiz eta jateko gogo asko izan ;)

Bizkotxoa apaintzeko eta goxoago egoteko ere, glass azukrea bota ahal diozue:

Edo lakasitoak jarri, marrazkiak, letrak…. eginez:


Masari kolakao pixka bat bota ahal diogu ere:



Asko disfrutatu eguraldi onaz eta bizkotxo batekin kalera atera:)

Besarkada handi bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario