Castellano

miércoles, 13 de mayo de 2020

Zentzumenak estimulatzen: ARGI MAHAIA

Kaixo zer moduz zaudete?
Gaur eguraldi txarra eta grisa egiten duenez, argi eta poztasuna pixka bat ekartzen dizuegu: ARGI MAHAIA

Ekintza honen bidez argi mahaia sortuko dugu etxean edo dendetan aurki ditzakegun materialarekin.
Egindako aurreko proposamenak baino lan handiagoa dauka baina emaitza guztiz polita eta erabilgarria izango da. Gainera, honelako ekintzen bidez zentzumenak sustatzeko eta garatzeko aukera ezinhobea da. 

Zer lantzen da?
Argi mahaia errekurtso pedagogiko famatua da eta gero eta gehiago erabiltzen ari da haurren lehenengo urteetan.
Hala ere, edozein adinareko erabilgarria izan daiteke erabiltzen dugun materiala aldatuz. Ekintza erabilgarri hau Reggio Emilia metodologiaren parte garrantzitsua da.
Proposamen honen bidez haurra jolasa eta ekintzaren protagonista nagusia bihurtzen da eta bere ikaskuntzaren eraikitzailea da: motibazioari, jakinminari eta irudimenari esker.
Argi mahaiak duen azalera argitsuari esker, haurrak kontzentratutak eta guztiz adi egoten dira eta esperientzia desberdinak bizitzeko aukera izaten dute: manipulazioari esker.
Beharrezkoa den materiala:
Egurrezko kutxa mugitzen den taparekin (tapa corredera): horrelako kutxak ardo botilak gordetzeko erabiltzen dira eta edozein tabernetan aurki ditzakezue. Aurkitzen zailtasuna handiak izanez gero, beste motatako kartoizko nahiz egurrezko kutxa erabili dezakezue.. 

Metakrilato, kristalezko edo plastikozko (opakua) plaka: brikolaje dendetan edota “todo a cien”-etan saltzen dituzte: askotan, nahi duzuen tamaina aukeratu dezakezue
(beraz, kartoizko edo egurezko kutxaren tamaina kalkulatu, neurri bera hartzeko).

Margo metalikoa (aukerazkoa): edozein “todo a cien”-ean aurki dezakezue (merkea izaten ohi da).

Argia: argi desberdinak eros ditzakezue.
Kasu honetan, bakoitzak aukeratu dezake zenbat diru gastatu nahi duen: argi fluoreszenteak nahiko merkak dira, adibidez.

JARRAITU BEHAR DIREN PAUSUAK
1. Spray batekin kutxako barnealdea margotuko dugu: lehen esan dugun bezala, pausu hau aukerazkoa da, beraz zuek ikusi margotzen duzuen ala ez. Hala ere, spray-ari esker kutxaren argia hobeto ikusiko da eta uniformetasuna lortuko duzu.
 2Kutxaren alde batean zulotxo bat eginen dugu argi-kablea pasatu ahal izateko: zuloa klablearen lodieraren arabera izango da. Kutxa erabiltzen ari ez dugunean kable guztiak kutxaren barnean gordetu ahal dira.
3. Argiak kutxarean oinarrian kokatuko ditugu. Erabiliko ditugun argiak modu egoki batean kokatuko ditugu: modu uniforme batean. 
4. Kartoizko edo egurrezko kutxaren tapa jarri ordez plastikozko tapakia jarriko dugu eta ordu batean prest!!!
Ikusten duzuen moduan Como podéis ver es una forma super fácil de realizar una caja de luz y es muy útil y divertida.
Ahora solo tenéis que jugar con los distintos materiales que encontréis. También podéis crearlos vosotros.
Este paso ya os lo dejamos a vuestra imaginación. 
Ze material gehiago erabili dezakegu?
- Zenbaki, animali… siluetak
- Folioetan egindako marrazkiak
- Paper mota desberdinak: pinotxo…
- Gardentasuna duten objektuak
- Neurketak egiteko objektuak
Orain, hainbat bideo atxikitzen dizuegu argi mahaiari buruz:
Espero dugu disfrutatzea:)

No hay comentarios:

Publicar un comentario