Gaur erlaxatzeko modu dibertigarri bat ekartzen dizuegu.
Teknika hau Koeppen erlaxazioa deitzen da eta edozein adinerako erabili ahal da.
Hainbat dinamika, proposamen eta ekintza atxikitu dizkizuegu gehien gustatzen zaizuena aukeratzeko.
Koeppen erlaxazioa besoak, ahoa eta urdaila erlaxatzeko teknika bat da.
Zer lantzen da?
Koeppen erlaxazioaren helburu nagusia gorputzeko atal desberdinak ezagutzea eta honetan ditugun tentsioak askatzea da: gure gorputzeko atal guztien kontzientzia lortuz.
Erakutsiko dizkizuegun ekintza guztien garapena egin ahal izateko leku lasaia eta seguru bat aurkitzea ezinbestekoa da, baita arnasketaren kontzientzia hartzea ere: sabela igo eta airea sudurretik askatu.
Txikitatik gorputz atalen identifikazioa eta ezagupena egitea ezinbestekoa bihurtzen da, baita hauek tentsioz betetzea eta hauek erlaxatzea ere.
Gainera, lanketa pixkanaka-pixkanaka egitea gomendagarria da gero eta kontzientzia gehiago hartu ahal izateko eta tentsioz betetako momentuan erlaxatzeko gaitasuna garatzeko.
Nola lantzen da?
Teknika hau egiteko baliabide ezberdinak aurki ditzakegu: Bideoak, ipuinak eta istorioak, jolasak, etab. Dinamika hasi aurretik, garrantzitsua da haurrei egin behar duten teknika eta zertarako balio duten azaltzea.
Honekin batera, interesgarria suertatzen da Koeppen erlaxazioa hasi aurretik, gorputzeko atalak lantzeko ekintzaren bat egitea, beroketa moduan.
Ekintza hauek etzandak edo eseritak egitea gomendatzen dizuegu. Honekin batera, toki lasai eta argitasun gutxi duen leku bat sortzea proposatzen dizuegu.
Gatazken ebazpena eta gure gorputza erlaxatzearen lana gure bizitzako lehengo urteetan lantzea interesgarria da ( beti ere haurraren bereiztasunak kontuan hartuz).
Adin goiztiarretan erlaxatzen edo beraien emozioak kudeatzen ikastea, beraien erlazioetan eta iraganean eragingo dute.
Orain, hainbat web orri atxikitzen dizkizuegu, non teknika eta jolas desberdinak ateratzen diren:
Koeppen teknika egiteko bideoak / errekurtsoak
Bideoak:
Jolasak:
CADAH elkarte jolasak:
Koeppen teknika:
Espero dugu errekurtso didaktiko hauek balio izana eta asko disfrutatzea
Besarkada bat
No hay comentarios:
Publicar un comentario