Castellano

lunes, 20 de abril de 2020

ZENBAKETA EKINTZAK SORTZEN

Kaixo guztioi:

Nola zaudete?

Gaur zenbaketa ekintza bat ekartzen dizuegu, zenbaketa lantzea: zenbakiak, kantitatea eta elkartzea, modu dibertigarri baten bidez.




Zertarako balio dute ekintza mota hauek?

Zenbaketa gaitasuna, matematikarekin erlazioa duen gaitasun goiztiarra
da. Honen bitartez, haurrek zenbakiak ikasten dituzte, baina ez bakarrik zenbakiaren irudia, baizik eta zenbaki bakoitzaren esanahia: 

2 zenbakia = 2 kantitate esan nahi du

9 zenbaki = 9 kantitate


Eskulana desberdinak proposatzen dizkizuegu, gehien gustatzen zaizuena egin ahal izateko.

Hona hemen, ekintza guztiak:


1. Ekintza

Zer behar dugu?

- Paperaren barruko kartoia
- Margoak eta rotulagailuak
- Botoiak, pintzak… zenbatzeko erabili ditzakegun objektuak


Nola egin?

Haurrak bolatxo,botoi edo pintzak izanen ditu, paper kartoi bakoitzean agertzen den zenbakiaren kantitatea sartu beharko ditu.

2. Ekintza

Zer behar dugu?

- Egur makilak
- Rotulagailuak zenbakiak jartzeko
- Hari bolatxoak edo botoiak: zenbaketa egin ahal izateko



Nola egin?

Haurrak bolatxo edo botoiak izanen ditu, makil bakoitzean bolatxo

kantitate desberdinak jarri beharko ditu: 9-an bederatzi bolatxo

3. Ekintza

Zer behar dugu?

- Kartoia
- Hari bolatxoak, botoiak, kanikak, etab.


Nola egin?

Haurrak bolatxo edo botoiak izanen ditu eta hauek kartoiean jarri beharko ditu: hutsuneak betetzen.

4. Ekintza

Zer behar dugu?

- Kutxa bat: kartoizko kutxa, adibidez.
- Zenbakiak jartzeko zerbait: goma-eba, “permanentea”, kartulina, etab.
- “Palilloak”, makiltxoak, adibidez.


Nola egin?

Haurrak “palillo”guztiak izango dituzte, zenbaketaren bitartez antolatu
beharko dituzte:  3 zenbakian 3 makiltxo jarri.

Ekintza zailtzeko → Zenbakien ordena aldatu ahal da: 8,4,3,5….

Mila esker irakurtzeagatik
Hurrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario