Kaixo guztioi:
Gaur Slime-a egiteko proposamena ekartzen dizuegu.
Slime-a ekintza sormena garatzeko eta primeran pasatzeko ezin hobea da. Gainera etxean erraztasun handiarekin egin dezakegu. Ekintza hau aurrera eramateko modu desberdinak daude:
- Ekintza maizenarekin
Nola egin slime-a maizenarekin?
Zer behar dugu?
- Ur edalontzi bat
- Maizena edalontzi bat (almidón de maíz)
- Temperak edo janari kolorantea
- Pastiko edukintzia
Tresna:
- Nahasketa egiteko goraila
Nola eginen dugu?
Lehenengo: Maizena kantitatea urarekin nahasten hasiko dugu, pastikozko edukiontzian.Goilararen laguntzaz dena nahastuko dugu, nahasketa homogeneoa lortu arte.
Gero: Temperak edo janari kolorantea egindako nahasketan botako ditugu, kolorea eman ahal izateko. Margoa poliki-poliki botatzea garrantzi handia dauka: lortu nahi dugun tonuaren arabera, gehiago edo guxtiago botako diogu. Purpurina erabili dezakegu ere, kolore gehiagorekin gelditzeko.
Azkeneko pausua: Eskuekin lortutako nahasketa oratuko dugu, lortutako masa guztiz homogeneo egon arte.
2. Ekintza: Slime-a xaboiarekin.
Materialak
-Kola txuria
- Jakientzako kolorantea edo margoa
- Plastikozko ontzia
- 150 ml ur
- Garbigailu xaboizko 3 goilarakada
Tresnak
- Goilara bat dena mugitzeko.
Nola egin?
1.Pausua: Slime hau egiteko bi nahasketa ezberdin eginen ditugu. Lehenengoan, kola txuria eta margoa / jakientzako kolorantea nahahastuko dugu. Segun eta zein kolore lortu nahi dugun, margo gehiago edo gutxiago botako diogu.
2.Pausua: Beste alde batetik, xaboia eta ura nahastuko dugu. Ongi nahastu, nahasketa homogenioa lortu arte.
3.Pausua: Orain, bi nahasketak elkartuko ditugu eta ongi nahastuko dugu goilaratxoarekin. Berriz, nahasketa homogenioa lortu arte.
4.Pausua: Azkeneko pausua dena ohartzea izango da, baina orain eskuekin egingo dugu. Hasieran, itsakorra egon daiteke baina, gero nahasten joan ahala ongi geratuko da.
3. Ekinza: Slime-a apaindu
Slime-a apaindu ahal izateko purpurina jarri ahal diozu, horrela dotoreagoa geldituko zaizue!
Interneten mila errezeta eta bideo daude modu gehiagorekin. Emen atxikitzen dizuegu bideo eta webgune bat.
Espero dugu gustatu eta ongi pasa izana
Hurrengora arte
No hay comentarios:
Publicar un comentario