Castellano

miércoles, 29 de abril de 2020

LASAITASUN TXOKOA SORTZEN


Lasaitasuna aurkitzea edo lasaitasunera bueltatzen jakitea oso garrantzitsua da, baina, aldi berean oso zaila .
Guk, proposamen bat ekartzen dizuegu:


LASAITASUN TXOKOA. Montessori metodologiak proposatutakoa

Bakoitzaren ezagupena eta emozioen lanketa lantzen laguntzen digu.
Txoko hau sortzea oso erraza da eta bakoitzak gustoko dituen materialekin sortu dezake.





Egin behar dugun lehenengo gauza, zonalde lasaia, argitasunarekin eta giro atsegina duen lekua bilatzea da. 
Gainera, haurren  gustuak, nahiak eta beharrak ezagutu behar ditugu materialaren aukeraketa egiteko. Beste aldetik, lasaitasunaren txokoa haurren laguntzaz egin ahal dugu.
Hemen, aproposak eta egokiak iruditzen zaizkigun hainbat material proposatzen dizkizuegu:
- Kuxinak
- Oihalak
- Manta desberdinak

- Intsentsua

- Gustoko dituzten liburuak eta ipuinak

- Familia argazkiak

- Objektu pertsonalak

- Linternak edo argiak berotasuna emateko

- Laisatasun botila

- Gustoko duzuen musika.

- Lasaitasun botila



Hurrengo irudietan aukera ezberdinak erakusten dizkizuegu. 



Zein da ekintza honen helburua?


Ekintza honen helburu nagusia, haurrari momentu zailetan lasaitasunera  bueltatzen laguntzea da. Honekin batera, bere emozioak identifikatzeko eta emozioak lantzeko balio du. 
Adin goiztiarretan,  haurrek ez dira gai bere emozioei hitzak jartzeko. Horregatik, helduak adi egon behar dira emozioen bidai honetan gida eta laguntzaile izateko. Gainera, haurrek sentitzen ari dutenari hitzak jartzen. Adibidez, triste ikusten zaitut; haserre nabaritzen zaitut… Egoera hauek identifikatu eta gero, lasaitasun txokora joateko proposamena luzatu ahal diegu. 
Espero dugu, errekurtso didaktiko hau balio izatea eta kontuan hartu edozein adinerentzat sortu daitekela. 
Besarkada bat. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario