Castellano

martes, 28 de abril de 2020

ERABILPEN ANITZEKO PILOTAK

Kaixo guztioi.
Kontuan izanda, emendik aurrera haurrek kalera aterazteko aukera dutenez , proposamen dibertigarri bat ekartzen dizuegu kalean edo etxean jolastu ahal izateko. Beti ere, kaleko arauak errespetatzen noski. 
Joku ezberdinetara jolasteko pilota batzuk egiten erakutsiko dizuegu. 



Behar duzuen materiala
- Guraizeak
- Enbutu bat
- Zinta itsaskorra
- Ontzi bat ( arroza neurtzeko)
- Plastikozko botila bat
- Pilota bakoitzeko 3 puxika
- Barruan sartzeko materiala ( Arroza, Irina, Alpistea ½ taza bakoitzeko)


Pilota hauek egitea oso erreza da, jarraian, bideo eta argazki bat usten dizuegu egin beharreko pausuekin. 

Nola jolastu egindako materialarekin:
- Pilota pasatu: Zenbat pase lortu dituzue?
- Malabareak bi pilotekin
- Malabareak hiru pilotekin
- “Petanka”: erabaki puntu bat eta ea nork gerturatzen den gehiago
- Punteria landu: Ontzi bat erabili eta saiatu pilotak ontzian sartzen

Ikusten duzuenenez, mila jolas egin ditzazkezue pilota hauekin. Bakarrik zuen sormena beharrezkoa da.
Espero dugu asko disfrutatzea.
Besarkada bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario