Castellano

lunes, 11 de mayo de 2020

Sorpresa gure familia eta lagunentzat: TXOKOLATEZKO HOJALDREA

Kaixo familia. Zer moduz? 
Gaurtik aurrera gure familien eta lagunen etxera joan gaitezke bisitatxo bat egitera. Gogoak? Bisita hau dibertigarriagoa eta sorpresatxo bat emateko asmoarekin errezeta bat proposatzen dizuegu : HOJALDRE GAZIA edo GOXOA. 


Zer lantzen da?
Ekintza hau familian egiteko aproposa da eta kontzeptu ezberdinak lantzen ditugu. 
- Elkarlana
- Txandak 
- Arauk eta jarraibideak errespetatu
- Egin beharreko lanak banadu: guztiek zerbait egin
- Neurketak eta zenbakiak
- Osagaien funtzioak eta izenak.
- Arduraren lanketa
- Autonomia eta ekimena sustatu
Ikusten duzuen moduan, edozein ekintzarekin hainbat kontzeptu eta gaitasun landu ditzazkegu modu inkonziente eta gurutzatu batez. 
8. pertsonendako OSAGAIAK
- “Hojaldre 2 lamina” (nahiez gero hojaldrea etxean egiteko errezetak bilatu ahal dituzue)
- 2 arrautz
- Arrautzaren gorringoa
- 120 g  hur irina
- 120 g de txokolatea edo nutella (15 g pertsona bakoitzeko)
JARRAIBIDEAK
Lehenengo pausua:
Berotu txokolatea edo Nocilla “ Baño Maria” erara, eta nahastu etengabe. Orian, suatik kedu
eta bi arraultzak bota. Banan banan gehitu eta hau egin eta gero hur hirina gehitu. 

Bigarren pausua:
“Hojaldre lamina” labearen paperean kokatuko dugu eta egindako nahasketa modu orekatu batean kokatuko dugu (2-zm utziko ditugu ertz guztietatik).
Bigarren lamina lehenengo laminaren gainean jarriko dugu.
Bi laminak guztiz elkartutak gelditu ahal izateko, behatzekin ertzetan indarra egingo dugu eta labanaren zonalde lauarekin presioa eginen dugu.
Izozkailuan sartuko dugu 20  minutuz.
3. Pausua
 Atera “hojaldrea” labetik eta sardeska batekin tarta apaindu. Hau egin ahal izateko, sardeskarekin hojaldrea zanpatu eta formak egin.
Baita ere, labana batekin, nahi duzuen formarekin moztu dezakezue. Adibidez, diamante, bihotzak edo roiloak, adibidez.
Laugarren pausua:
Ontzi batean, arrautzaren gorringoa ur hotz goilarada batekin nahastuko dugu eta pastela margotzen hasiko gara.
Gero, labean 200 ºC sartuko dugu 25 minutuz eta tenperatu geitxiz joanen gara (170ºC) 10 minutuz. Tarta labetik aterako dugu eta “rejila” batean kokatuko dugu hoztu arte.
Ikusten duzuen bezala, errezeta erreza eta oso ona atera zaigu. Aipatu, hojaldrearen barruan edozein osagai sartu daitekela.
Zuen gustuen arabera, osagai bat edo beste bat sartu ditzakezue. Jarraian, interneten aurkitu ditugun beste aukera batzuen linka atxikitzen dizkizuegu.
Espero dugu lagungarriak suertatzea. 
Linkak
Besarkada handi bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario