Kaixo guztioi:
Nola zaudete?
Eguraldi ona eta eguzki izpiak probestuz, etxea (leihoak, balkoiak logelak, etab.) apaintzeko eta kolorez betetzeko proposamena ekartzen dizuegu:
Horretarako, hurrengo materiala ezinbestekoa da:
- Kartoi edo plastikozko platerrak, kartoi zatiak, kartulinak, etab.
- Margoak, temperak, errotulagailuak, plastidekor margoak, etab.
- Soka, pita, hariak...
- Pita apaintzeko bolatxoak
- Guraizeak
- Loktitea, silikona pistola…
Nola egin behar dugu?
Lehenengo pausua, kartulina, kartoi zatiak edo erabili behar dugun materiala moztuko dugu nahi dugun forma ematen:
borobilak egiten edo nahi dugun animaliaren silueta lortuz.
Hurrengo argazkian oilo baten silueta eta tamaina desberdinetako borobilak ikus daitezke.
Gomendagarria da tamaina desberdinetako borobilak moztea.
Gero, moztutako zatiak margotzen hasiko gara.
Gomendagarria da, kolore desberdinak eta biziak erabiltzen baita forma anitzak erabiltzea ere.
Gainera bi aldetik margotzea komenigarria da, haizearekin mugituko direlako eta bi zonaldeak agerian geldituko direlako.
Hurrengo pausua, zintzilikatzeko soka edo pita apaintzea izango da. Hau egiteko modu desberdinak eskaintzen dizkizuegu:
- Hariarekin kolorezkoa trenzak sor ditzakegu
- Hurrengo argazkian ikusten den bezala, pitarekin eta bolatxoekin horrelako soka sor dezakegu
Azkenik, gindako sokarekin edo pitarekin zati guztiak lortuko ditugu, zintzilikatu ahal izateko:
loktitearekin, zati bakoitzeran zulotxo bat eginez, silikona pistola erabiliz, etab.
loktitearekin, zati bakoitzeran zulotxo bat eginez, silikona pistola erabiliz, etab.
Hurrengo bi argazkietan, esku-lana egiteko bi eredu atxikitzen dizkizuegu:
Espero dugu gustatu izana eta zuen etxeko zonalde desberdinak kolorez betetzea ere
Besarkada handi bat
No hay comentarios:
Publicar un comentario