Nola zaudete neska mutilak?
Gaur kalean disfrutatzen jarraitzeko proposamen dibertigarria bat ekartzen dizuegu: kometa bat egingo dugu!!!
Badakizue kometa airean mugitzeko haizea behar duela? Bilatu zein lekutan egiten duen haizea eta hegan egitera :)
Kometa egiteko modu desberdinak daude, guk hurrengoa proposatzen dizuegu:
Beharrezkoak diren materialak:
- Plastikozko poltsa
- Egurrezko edo metalezko bi makil
- Soka
- Zinta itsaskorra
- Paper pinotxoa kometa apaintzeko
- Kometa heltzeko zerbait
- Margoak edo temperak kometa apaintzeko
- Pintzelak
- Guraizeak
Nola egiten da?
Hurrengo argazkian,kometa egiteko pausu guztiak ageri dira. Hala ere, azalpen erraz eta motz batekin argiago geldituko zaizue:
Lehenengo, plastikozko poltsa hartuko dugu eta kometaren forma emango diogu: moztuko dugu.
Gero, kometaren oinarria egiteko makilak moztuko ditugu eta gurutzatuak kokatuko ditugu kometaren atzeko aldean.
Behin, kometaren egitura egina izan eta gero, zintza itsaskorrarekin makil gurutzatuak itsasiko ditugu. Zinta itsaskor nahikoa jarri behar dugu plastikozko poltsa eta makilak guztiz lotuta gelditu ahal izateko.
Soka zati bat moztu egingo dugu, kometaren luzeeraren bikoitza. Haria edo soka
kometaren erdialdetik pasatu, behin baino gehiago, kometaren erdialdeko zonaldean (makilak gurutzatzen diren zonaldean) soka eusten eta korapilo bat eginez.
Orain, kometari buelta emango diogu eta sokaren punta kometaren beheko zonaldean utziko dugu.
Azkenik, kordoia eskuarekin hartu eta kometa hegan egiten duen heinean soka askatzen joango gara.
Gainera, gure kometa nahi dugun bezala apaindu dezakegu: margoarekin, rotulagailuekin gometxekin, purpurina erabiliz.
Ondoren kometa egiteko proposamenen hainbat esteka uzten dizkizuegu:
Eta bideo bat uzten dizuegu ere:
Oso ongi pasatu kometarekin jolasten!
No hay comentarios:
Publicar un comentario