Castellano

lunes, 4 de mayo de 2020

EGURALDI ONAREKIN: Izozki naturala


Kaixo guztioi. Zer moduz asteburua?
Egurali ona egiten duenez izozkiak egiteko jarduera eta proposamena ekartzen dizuegu: FRUITA IZOZKIA.  
Gaur marrubizko izozkia egiten erakutsiko dizuegu. Baina, nahi duzuen zaporea edo nahi duzuen moduan egin dezakezue. 


Izozkia egiteko beharrezko MATERIALA
- Marrubiak: 300 gramo
- Esnea edo almendra esnea
- Izozkiak egiteko ontziren bat. (Yogurt ontzia, petitSuis ontzia)
- Izozki makilak edo Goilara bat makil moduan. 
Nola egin:
Lehenengo marubiak garbituko ditugu eta hostoak eta goiko partea kenduko diegu. Hau egin eta gero, marrubiak garbitu. 
 Ondoren, nahasgailuarekin elikagai guztiak nahastuko ditugu nahasketa homogeneoa lortu arte.
Bukatzeko, nahasketa ontzietan sartu. Makila edo goilara jarri eta 4 orduz izozkailuan sartu. 
Eta listo. Jateko prest egongo dira. 
Ekintza hau familian egitea proposatzen dizuegu. Kide bakoitza prozesuaren parte izatea. Horretarako, bakoitzak zerbait egin dezake. Adibidez, txikiak marrubiei hostoak kendu. Bakoitzak gauza bat eginez gero denon izozkiak izango dira. 
Esteka hauetan hainbat errezeta gehiago agertzen dira:

Espero dugu ekintza asko disfrutatzea. 
Besarkada bat

1 comentario: