Kaixo guztioi:
Nola zaudete?
Gaur egungo egoera, egoera zaila da eta arduratsuak izan behar gara dauden neurriak errespetatuz.
Baina, nola egin dezakegu haurrek disfrutatu ahal izateko eta neurri hauek betezeko ere? Egoerari buelta eman behar diogu eta berriro ere maitatzen, sentitzen, jolasten disfrutatzen eta barnean daukaguna transmititzen ikasi behar dugu.
Egoera kontuan harturik, jolas, errekurtso eta dinamika aproposak eskaini behar ditugu pertsonen arteko distantzia errespetatu ahal izateko. Eta, nola lortu dezakegu helburu hau betetzea?
Gaur hainbat dinamika eta proposamen atxikitzen dizkizuegu, lagunekin nahiz familiarekin jolasteko:
1.Dinamika: "Kotxe batek 2 metro neurtzen ditu"
Haurrei azalduko diegu, kotxe batek bi metro dituela. Jolasaren helburu nagusia kotxe hau ez ukitzea izango da “Ezin dugu inguruan daukagun kotxea ukitu”.
Modu honetan, pertsonen arteko distantzia landuko dugu jolasaren bitartez.
Etxera bueltatuko zarete kotxea ukitu gabe?
2.Dinamika: "Mimika"
Mimika jolasa, betidanik egon eta egin den jolasa izan da.
Bizitzen ari garen egoera probestuz mimika jolasa oso aproposa izan daiteke hainbat gaitasun lantzen direlako: gorputz mugimendua, aurpegi adierazpena, arreta, etab.
Paperean nahiz buruan daukagun kontzeptua adierazi beharko dugu hitz egin gabe, gorputza eta aurpegia erabiliz eta distantzia mantenduz.
3. Dinamika: "Orkestako zuzendaria"
Taldean egiteko dinamika da, borobil batean kokatuko gara, distantzia 2 metroak kontuan harturik.
Taldeko pertsona bat beste leku batera joango da, bitartean beste guztiek orkestako zuzendaria nor izango den erabaki beharko dute.
Hau erabaki eta gero, joan den partaidea bueltatu eta borobil erdian jarriko da.
Orkestako zuzendaria soinuak eta erritmo desberdinak egingo ditu eta beste guztiek errepikatu beharko dituzte.
Borobil erdian dagoen pertsona orkestako zuzendaria nor den asmatu beharko du.
4.Dinamika: Natura behatzen
Inguruan daukagun guztia lasai-lasai behatuko dugu eta atentzio guztia estimuluengan jarriko dugu:
- Bost txori aurkitu
- Begiak itxi eta txorien soinuak entzunCierra los ojos y oye el sonido de los pájaros
- Bost hodei aurkitu: tamaina eta forma desberdin
- Zerura begira eta hodeietan animalien formak aurkitu
Arauak eta aginduak aldatuz joan ahal dira, adinaren arabera eta partaideen interesen arabera ere bai.
5. Dinámica: Paisaia aukeratu eta marraztu
Proposamen hau taldean egiteko da. Pertsona bakoitza boli edo arkatza bat izango du eta inguruan duen paisaia bat aukeratu beharko du.
Partaide bakoitza aukeratutako pasaia marraztuko du, kontuz aritu beharko dira beste partaideek marrazkia ez ikusteko.
Gero, paper guztiak lurrean jarriko dira eta bakoitzak marrazki bat hartuko du: benetazko paisaia non dagoen aurktitu beharko du.
Honekin, kontzentrazioa, erlaxazioa, behaketa eta errespetua lantzen dira.
Hurrengo estekan hainbat jolas ageri dira, begiratu, aztertu eta ea zeintzuk errespetatzen dituzten distantziak:
Espero dugu proposatutako jolasak eta dinamikak gustatu izana :)
Besarkada bat
No hay comentarios:
Publicar un comentario