Castellano

jueves, 30 de abril de 2020

TXABOLAK ETXE BARRUAN

Kaixo guztioi: 

Gustatu zaitzaizuen atzoko proposamena? Gaur txabolak egiteko ekintza ekartzen dizuegu. Honi esker, espazio segurua, atsegina eta babestua eskaini ahalko diegu haurrei :)



Zer izan daiteke txabola bat?
 Edozien material / gauza: kartoizko kutxa bat, mahai baten azpiko aldea, sofa eta paretaren tarteko aldea… etxean duzuen edo egin ahal duzuen txoko txiki bat.
Garrantzitsuena, estalita egotea eta barruan egiten dena ez ikustea. Eta.. gaua baldin bada, linterna bat gure laguna izan daiteke. Bakoitza, bere imaginazioa erabiltzeko aukera egokia. 

Etxetxoak edo txabolak agertzeko eta desagertzeko espazioak dira, haurrek beraien arau propiak finkatu ahal dituzte eta segurtasun zonaldea bezala  sentitu dezakete: beraien zonalde pertsonala.
Gainera, espazio mota hauetan beldurra, zoriontasuna, urduritasuna eta hainbat emozio gehiago sentiarazteko eta bizitzeko espazioa izanen da. 
Txabolak egiteko material mota hau beharko dugu ( bakoitzak beharrezkoa dena erabiltzeko aukerarekin).
- Gordeta dagoen leku bat bilatuko dugu: Sofaren ondoan, mahaiaren azpian, bi aulkiekin sortutako txokoa ...
- Oihalak
- Kuxinak
- Mahaiak edo aulkiak (etxetxoa eusteko eta zabalera emateko)
- Linternak edo argiak
- Kartoizko kutxak
- Koltxoiak edo koltxonetak
- Musika: haurrek aukeratutakoak
- Beraiek aukeratutako materiala. 


Familian egiteko ekintza da, heldua haurrei laguntzeko eta gidatzeko egonen dira, baina argi izan behar dugu, etxetxo haurren lana izango dela eta hauek erabakiko dutela: nola egin, zer jarri, nola antolatua, jostailuen aukeraketa...

Ekintza honen bitartez, talde lana sustatu egiten da: haurren eta familien arteko kooperazioa eta elkarlana.

Ondoren, hainbat argazki txertatzen ditugu, ideia gehiago hartu ahal izateko:





No hay comentarios:

Publicar un comentario