Kaixo, zer moduz? Gutxiago falta da kalera atera ahal izateko
Gaur ekintza oso polita ekartzen dizuegu, asko gustatu zaiguna.
Kordekin labirinto bat sortzea. Betidanik jolastu dugun jolasa da eta orain etxean egiteko aukera daukagu.
Materialak errazak behar dira jolasa egiteko.
Ezin badituze lortu sormena bota eta beste modu bat egin. Aurrera sormena !!
MATERIALAK
- CD kutxa bat
-Kartulin beltza ( atzean jartzeko)
-Korda, plastiko zatitxoak.. ( bideak egin ahal izateko)
- Itsaskiña
- Plastiko edo beste materialezko bolatxoak.
Nola egingo dugu?
Lehenengo, kartulina beltza CDaren tamainarekin moztu.
Orain, kordak moztu eta labirintoa sortzen hasiko gara.
Kordak “bide” moduan jarri, nahi dituzuen modua eta zailtasunean.
Kordak jarri eta gero, kartulina CDan itsasiko dugu.
Azkenik, bolatxoak sartu eta CDaren tapa itxiko dugu.
Orain jolasteko momentua da. Nahi duzuen moduan egin dezakezue.
Bolatxoa koloretako korda ukitzea, bola labirintoaren erdian ustea… nahi duzuen jolasa egin!!
Ikusten duzuen moduan ekintza erreza eta dibertigarria, mila jolas sortu ditzazkezue.
Espero dugu asko disfrutatzea.
Animoo
No hay comentarios:
Publicar un comentario