Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna dela eta Berriozarko Udalak Berriozarko Talde Feminsitarekin batera sentsibilizazio kanpaina bat martxan jarri du. Kanpaina honen leloa hauxe da: “Denbora bizitza bada, egunero zenbat bizi zara?
Denbora ongizatearen adierazleetako bat da, eta gaur egun desberdintasun-arrakala izugarria dugu emakume eta gizonen artean, denbora erabiltzerakoan.
Ezinbestekoa da agerian uztea eta dagokion dimentsioa ematea fenomeno horri, baldin eta martxoak 8 eta horrelako beste egunetan aldarrikatzen dugun berdintasuna errealitate izatea nahi badugu.
Hementxe bidaltzen dizuegu antolatutako ekimenen programa. Udalak bertan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.


No hay comentarios:
Publicar un comentario