Berriozarko Udalaren, Kultura eta Gazteriaren sailak "Berriozar Mila Kolore" izeneko Lehen Aire Zabaleko Topaketa antolatu dute
PARTE HARTZEKO OINARRIAK
1/ parte-hartzaileak
Nahi duten artistek hartu ahal izango dute parte, betiere izan eta izen-ematea formalizatu badute.
2/ izen-ematea
Izena emateagatik eta antolatzaileek emandako mihisearengatik 5 euro ordaindu beharko dira Ondokoetan eman ahalko da izena: Gaztegunean , 10:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera, Bertan, ordainketa eskudirutan egingo da, 636475425 WhatsAppen bidez; ikariari@hotmail.
Izena emateko epea abuztuaren 27an bertan 11etan bukatuko da.
3/ ezaugarriak
Egile bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du, Berriozari buruzkoa eta nahi duen teknika erabilita.
Obra sortzeko, nahi duen baliabide doku- mental eta tekniko baliatu ditzake (argazkiak, collageak eta abar).
4/baldintzak
Antolakuntzak emango ditu mihiseak, ondoko neurrikoak izango direnak: 68 x 42cm.
Mihiseak zigilatuta emanen zaizkie parte-hartzaile guztiei 10:00etatik 11:00etara Euskal herria plazan.
Obrak abuztuaren 27an, larunbata, egin beharko dira, 10:00etatik 17:00etara.
Obrak abuztuaren 27an, larunbata, egin beharko dira, 10:00etatik 17:00etara.
Antolakuntzakoek freskagarriak jarriko dituzte parte hartzaileen eskura jardunaldi osoan, baita hamaiketako bat ere (14:00etan). Hori guztia zertamena bertan behera geratu ez bada.
5/ lehiaketa bertan behera uzten bada
Antolakuntzakoek, baldintza meteorologikoengatik jarduera gauzatu ezin izango balitz, lehiaketa bertan behera uzteko edo lehiaketa garatzeko baldintzak aldatzeko eskubidea izango lukete. Izena ematean ordaindutakoa,
lehiaketa bertan behera geratu aurretik mihisea hartu ez duten horiei soilik itzuliko zaie. Ordaindutakoa egunean bertan itzuliko da, Aldaketa guztiak megafoniaren bidez jakinaraziko dira.
6/ erakusketa
Obra guztiak kulturguneko erakusketa-aretoan jarriko dira ikusgai, irailaren 14tik urriaren 1era.
Urriaren lehenengo hamabostaldian margolanak jaso ezean, egileek obrei uko egiten dietela ulertuko da. Hori dela-eta, Berriozarko udalak libreki erabili ahalko ditu obrak, erreklamazio edo kalteordainen inolako eskubiderik aitortu gabe. Antolatzaileek ez dute beren gain hartuko obrek jaso litzaketen
kalteen edo galeren gaineko erantzukizunik
7/ helegiteak
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek guztiz onartzea eta antolatzaileak erabakitakoarekin ados egotea. Antolatzaileak oinarri hauetan aurreikusten ez diren kontu guztiak ebatziko ditu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario