Castellano

miércoles, 30 de marzo de 2016

Albisteak



IMG-20160411-WA0013(1)

__________________________________________________________________________________



transexualidad

____________________________

Astelehenean irekiko da epea ‘Iruñarrivial’-en parte hartzeko; Gaztediaren Etxeko lehiaketaren formatu berriak erdira murriztu du erantzuteko denbora

Lehiaketa honek hiriari buruzko galderak egin dizkie gazteei 13 ediziotan eta aurten Google-eko galdetegiak erabiliko ditu

Astelehenetik aurrera 14 eta 18 urte bitarteko gazteek Gaztediaren Etxeko "Iruñarrivial" lehiaketan parte hartzeko izena eman dezakete; horrek lekukoa hartzen dio ziber-ginkanari, eta zenbait berrikuntza ekarriko ditu aurten. Aurtengo honetan on line galdetegi bat izango da (historiari gaurkotasunari, gazteendako jarduera eta prestakuntza ikastaroei, eta abarrei buruzkoa); hiru aukeren artean bat hautatu beharko da, eta gehienez ere ordu erdi bat izango da egiteko, aurreko edizioetan baino 30 minutu gutxiago. Horretaz gain, erantzuteko sistemak Googleko galdetegi bat izango du oinarri, posta elektronikoa edo word beharrean.
Izena emateko epea apirilaren 29an amaituko da, eta proba maiatzaren 6an izango da, arratsaldez. Bakarrik 72 gaztek hartzen ahalko dute parte, eta horretarako izen-emate hurrenkera errespetatuko da. Izena emateko, Berriemalearen bidez egin behar da (halakorik baldin badago ikastetxean), edo, bestela, Gaztediaren Etxeko Ziber-ikasgelan. Interesdunek izen-deiturak, ikastetxearen izena, emaila, telefono zenbakia eta NAN zenbakia eman beharko dute. Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da helbide elektronikoa edukitzea.
Proba egin bitartean aukera izanen da erantzunak Interneten bilatzeko, baina denbora laburrenean erantzun zuzen gehien duena izango da irabazle. Lehiaketa amaitutakoan hiru sari banatuko dira (material informatikoa erosteko txartel bana), eta sari berezi bat, "Iruñarrivial" lehiaketa sustatzeko kartel onenarendako. Lehen saria 200 euroko balioa duen informatika materiala izango da; bigarrena, 150 euroko baliokoa, eta hirugarrena, 100 eurokoa. Kartel onenarendako sari berezia epaimahaiaren arabera kartelik onena egin duen Berriemaile-bikoteari emango zaio. Sari bat izango da bakoitzarentzat, eta 75 euroko balioa izango dute.
Iruñean, 2016ko apirilaren 1ean

____________________________

Piraguismo, erreken geitziera eta   egiteko inkripsio epea ireki da. 

 y aguas bravas y esquimotaje

Iruñeko udala-

No hay comentarios:

Publicar un comentario