Páginas

jueves, 7 de mayo de 2020

Oinarrizko gaitasunak lantzen: XABOIZKO PONPAK

Kaixo guztioi:
Badirudi eguraldi ona ez dela bukatzen!!!
Kalean nahiz etxean disfrutatzeko, ekintza dibertigarrei eta adin guztietarako ekartzen dizuegu: XABOI PONPA

Zer lantzen dugu ekintza honekin?
Ponpen proposamena betidanik egin ohi den ekintza da. Ekintza dibertigarria eta polita izateaz gain, haur gaitasun asko lantzen dira ere:
- Arauak eta argibideak jarraitu: ekintza ongi atera ahal izateko, haurrek haibat pausu errespetatu beharko dituzte
- Pazientzia garatu eta landu: burbuila eta ponpa asko apurtuko dira, beraz haurrek pazientzia izan beharko dute nahi duten helburua lortzeko
- Frustazioarekiko tolerantzia: haurrak ulertu beharko du ekintza zaila eta konplexua dela eta behin baino gehiagotan saiatu beharko dela ponpak egiten.
- Gorputz kontzientzia:  Helduak haurrari gidak eman ahal dizkio: Apurtu ponpa hatz txikiarekin, apurtu ponpa ezkerreko eskuarekin, etab. Honekin gorputzaren kontzientzia lantzen ari gara
- Motrizitate fina:  Ekintza hau zehaztasuna behar du: Ponpak egiterakoan, hatzak jartzen diren moduan, etab.
AZUKREAREKIN:
Ponpak azukrearekin egiten baldin badira, oso ongi ateratzen dira.
Eskuekin ponpa desberdinak egin ahal dira, momentu dibertigarriak bizi, nahiz eta azkar ustiatu. 
Beharrezkoa den materiala hurrengoa da:
- Ur hiru edalontzi
- Ontzi garbigailuaren xaboia: edalontzi bat
- ½ axukre edalontzi bat
Hasteko, ura berotzen hasiko gara eta pixkanaka pixkanak azukrea botako diogu. Bi materialak nahasten hasiko ditugu, azukrea guztiz desagertuta gelditu arte. 
Bukatzeko, Fiary-a edo ontzi garbigailuaren xaboia botako diogu (poliki-poliki) aparra ez ateratzen saiatuko gara.
Gainera,nahiez gero azukrea edo glizerina arto ziropearengatik edo gominarengatik ordezkatu dezakezue.
Etxean dituzuen materialaren arabera aukeratu ditzakezue osaiagaiak. Familian antolatu eta egin dezakezuen ekintza dibertigarria eta polita da:  ea nork egiten duen ponparik handiena
NOLA EGITEN DIRA PONPAK ESKUEKIN?
Eskuekin ponpak egiteko eskuak nahasketa duzuen ontzian sartu beharko dituzu eta nahasketaren soberazkoa erortzen utzi.
Ondoren, eskuak igurtzi nahasketa ongi sakabanatua egon arte. 
Orain,eskuak itxi ( otoitz egingo bazenute bezala) eta ireki pixka bat. Ikusiko duzun modua, eskuen artean xaboi pixkatxo bat egongo da.
Hau duzuenean, poliki poliki putz egin, honela ponpa bat ateratzea lortuko duzue. 
Eskuak itxi eta irekiterakoan burbuilarekin jolasean hasiko zarte. 
Azaldutako teknika ongi funtzionatzen du, baina ere beste modu batean egin daiteke. Hatzak elkartu eta bolobil bat sortu. Orain, nahasketan sartu eta lehen bezala, xaboia ikusten duzenean, putz egin. Hor dago!!! pompa bat!!
Geroz eta ponpa gehiago egin, orduan eta erreztasun gehiago lortuko duzue. Pazientzia izanez gero primeran aterako zaizue
Ponpa egiteko modu gehiago nahi badituzue, jarraian webgune bat uzten dizuegu. 
Hurrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario