Kaixo guztioi:
Asteburua ailegatu da!
Gaur ekintza polita eta aproposa ekartzen dizuegu asteburuan zehar egiteko. Panpin bat sortuko dugu eta nahi dugun emozioa emango diogu.
Zergatik ekintza hau egin? Zer lantzen da?
Normalean jostaliuak erostera joaten garenean, panpin guztiek emozio bera dute: poztasuna. Baina, zer gertatzen da beste emozio guztiekin?
Beti pozik eta irrifarre batekin gaude?
Adin goztiarretatik garrantzi handia hartzen du emozioen identifikazioa eta kanporatzea.
Gainera, bizitzako lehenengo urteetan haurrek lotura afektiboa handia egiten ohi dute beraien panpinekin, kotxeekin, etab.
Jolasaren bitartez, haurrek beraien emozioak, pentsatzen dutena eta sentitzen dutena kanporatzen dute eta beraien errealitate propioa transmitizen digute.
Horregatik,ekintza honen bitartez haurrek panpinaren eraiketaren parte hartzaile aktibo sentituko dira eta panpinaren emozionalitatea aukertzeko eskubidea izango dute: poztasuna, haserrea, etab.
Modu honen bidez, seme alaben bizitza emozionala ezagutzeko aukera izanen dugu, hauen jolasa aztertuz eta behatuz.
Beste aldetik, Waldorf metodologiak, bere panpinak aupegirik gabe egiten dituzte, hau da, aurpegia ez diote margotzen.
Honi esker, haurrek bere jolasean panpinaren emozioa asmatzeko aukera izanen dute, egun bakoitzean nahi duten sentipen edo emozio aurpegia jarriz edo imaginatuz.
Ekintza hau egiteko, jarritako proposamena elurrezko panpina bat da. Baina, nahi duzuen formarekin egin dezakezue.
Bakoitza librea da nahi duen panpina egiteko.
Behar ditugun materialak:
- Silikona pistola ( autazkoa)
- Guraizeak
- Arroza
- Glatzerdiak
- Gomak
- Botoiak
-Ponpoi txikiak
- Eskulanak egiteko plastikozko begiak ( errotulagailu batekin egin daitezke)
EGITEKO MODUA
Lehenengo, hartu galtzerdi bat eta arrozarekin bete. Geroz eta arroza gehiago izan, orduan eta loditxiago geratuko da. Oberena galtzerdi txuri bat erabiltzea izango litzateke.
Horrela, jartzen dituzuen materialak eta apaingarriak hobeto ikusiko dira.
Orain, arroza ez aterateko, galtzerdiaren goiko aldea goma edo beste modu batez itxi.
Honen ondoren, bolatxoaren erdian beste goma bat jarri. Horrela, burua zein gorputza ezberdinduko dira.
Txanoa eta bufanda edo zapia pampinari jarriko diogu. Horretarako, beste koloreko galtzerdi bat hartuko dugu.
Galtzerdiaren gomaren zatia aukeratu, horrela hobeto eutsiko da txanoa. Galtzerdiaren beheko aldea bufanda edo zapia egiteko probestu dezakegu.
Txanoa nahi duzuen moduan apaindu dezakezue. Txanoa ez erortzeko, ahla baduzue silikona pixka bat jarri.
Aurpegia egiteko momentua ailegatu da.. Pausu garrantzitsuenetarikoa da. Aurpegia, hau nahi duzuen eta daukazuen materialarekin egin dezakezue.
Aurpegia nahi diozuen emozioarekin egiteko proposamena luzatzen dizuegu. Baikoitzak, nahi duen moduan.
Bukatzeko, pampinari nahi diozuen apaingarriak, arropak edo nahi diozuen forma eman. Zuen sormena lanean jarri!
Hemen uzten dizkizuegu panpina egiteko hainbat eredu:
Espero dugu ekintza hau interesgarria eta baliogarria iruditzea.
Ongi pasa asteburuan.
Besarkada bat
No hay comentarios:
Publicar un comentario