Castellano

miércoles, 8 de abril de 2020

MOTRIZITATE JOLASAK, ZINTA ITSASKORRAREKIN

Kaixo guztioi!


Gaur motrizitate jolasak egitea proposatzen dizuegu, horretarako 4 jolas penstatu eta azaltzen dizkizuegu. Ekintza hauek egiteko bakarrik koloretako zinta itsasgarria edo etxetik aurkitzen duzuen zinta behar da.


Baina lehenengo, Zer dira motrizitate jolasak? Gure gorputza protagonista diren jolas guztiak dira.
Gorputzaren garapen eta trebetasunak landu eta aldi berean garatzen dituztenak dira.




1.ekintza. LABIRINTOA

Ekintza hau egiteko koloretako zintza itsaskorra edo etxetik aurkitzen duzuen edozein zinta beharko duzue.
Lurrean itsasi eta ibilbide ezberdinak sortu, bata bestearekin lotzen direnak.
Idei nagusia da, alde batetik hasi eta beste aldera ailegatzea harrapatua geratu gabe .
Gero, kotzeak, panpinak, konstrukzio blokeak, etab erabili ahal dituzue eraikuntzak eta hiri bat sortzeko aukerarekin.






2. ekintza. IBILBIDE AMAIGABEA

Zinta itsaskorrarekin elipse bat egin. Hau egin ondoren, elipsearen gainetik ibili oinak honetatik atera gabe musikaren erritmoa jarraitu. 
Baina adi!! musika gelditzen denean, denak geldi.
Ibilbide honekin jolas asko egin ditzazkegu: elipsearen gainetik ibili aurrera eta atzera, oin bat bakarrik erabili hortik ibiltzeko, elipsearen gainetik ibiltzen zareten bitartean eskuetan, buruan, besoetan… zerbait eraman eta ez erortzearen helburua jarri. 



3. ekintza. OREKA LURREAN

Zinta itsaskorrarekin ibilbide bat egin lurrean. Itsasterako orduan geroz eta zailago jarriz gero, orduan eta zailagoa izango da ibilbide hori betzea.
Ideia da, bide horretatik ibiltzea erori gabe.
Ekintza zailu daiteke: ibilbidea atzera eginez, oin batekin egiten, eskuak eta oinak erabiliz, etab.
Utzi zinta gertu seguru ekintza gehiago asmatzen dituzuelako. 

PEQUEfelicidad: EL JUEGO DE "CAMINAR POR LA LÍNEA" MONTESSORI ¿Qué ...




4. ekintza. BOLARI PUTZ EGIN. 

Zinta itsaskorrarekin, borobil bat edo beste forma bat egin lurrean.
Hau egin ondoren, gutxi pisatzen duen bola bati putz egin eta saiatu behar zarete ibilbidea egiten atera gabe.
Kontuan izan, bola gutxi pisatu behar duela, bestela askoz zailagoa izango da. 


Espero dugu asko disfrutatzea eta baliabide hau erabilgarria izatea. Mila esker irakurtzeagatik.
Ainara eta Irati 

No hay comentarios:

Publicar un comentario