Castellano

jueves, 16 de abril de 2020

HAUR LATERALITATEA ETA KOORDINAZIOA

Kaixo familia, zer moduz?

Mugitu gorputza konfinamentu honetan! Nola?

Gaur ekintza erraza eta dibertigarri bat ekartzen dizuegu.
Gainera, hainbat psikomotrizitate gaitasunak lantzen ditugu ere: koordinazioa eta lateralitatea.





 



Badakizue zer den haur lateralitatea?


“Lateralitatea eskubi edo ezkerreko gorputz adarraren nagusitasuna da".
Nagusitasun hau ematen da burmuineko alde bat bestea baino helduagoa delako.
Gorputz adar asko berdinak eta simetrikoak dira, baina hauek erabiltzerakoan,
askotan modu simetrikoan erabili behar dira, eta horrek alde baten nagusitasuna markatzen du.

Ekintza aurrera eraman ahal izateko, hurrengo materiala behar dugu:

-Orrialde txuriak edota kolorezko kartulinak
-Margoak
-Rotulagailuak-
Guraizeak (formak mozteko)

Lehenengo, orrialde txurietan edo kartulinetan eskuak (eskuin eta ezker), oinak(erskuin eta ezker) edota oztopoak egin beharko ditugu. Hurrengo argazkian, hauek egiteko ideia desberdinak proposatzen dizkizuegu:






Egindako marrazkiak nahi dituzuen moduan antolatu ditzakezue, beti haurren adina eta gaitasunak kontuan harturik. 


Gainera, oztopoak egin ditzakezue (haurrek ezin dituzte oztopoak zapaldu, ez eskuekin ez oinekin ere): sugeak, armiarmak, kokodriloak, etab.

Haurren parte hartzea sustatzeko, egindako marrazkiak margotu ditzakete.


Ekintzaren helburu nagusiena haurren esku eta oin kooordinazioa lortzea da:

eskuineko eskua agertzen baldin bada hauek eskuineko eskua jarri beharko dute, bi oinak ateraz gero bi oinak ipini beharko dituzte… …




Ariketa erraza eta dibertigarria da eta gainera psikomotrizitate gaitasunak praktikan jartzen dituzte. 


Espero dugu asko gustatzea.


Besarkada bat


Ainara e Irati

No hay comentarios:

Publicar un comentario