Kaixo guztioi:
Gaur joku bat egitea proposatzen dizuegu, 3 marra jokua! Etxean dugun materiala probestuko dugu joku hau sortzeko. Horretarako taulan dagoen informazioa ikusi behar duzue:
|
MATERIALA
-Kartoia:
-Esne/zuku 10 tapoi
-Margoak
-Pintzelak
-Erregela
-Erotulagailuak
-Guraizeak
|
Nola egingo dugu?
|
Lehenengo kartoia moztuko dugu lauki forma izan arte
Gero, erregelaren laguntzaz eta rotulagailua erabiliz, hainbat marra egingo ditugu
Orain 10 tapoiak, 5 tapoiko bi talde egingo ditugu
5 tapoi hartuko ditugu eta berdin margotuko ditugu
/Eta soberan dauden beste 5 tapoiak ere berdin margotuko ditugu
Bukatzeko, kartoia margotzea falta zaigu, hau nahi duzuen bezala egin dezakezu
|
Prest. Jolasa egina. Orain guztiok jolastera. Espero dugu asko disfrutatzea.
Besarkada handi bat eta ANIMO FAMILIA!
Ainara eta Irati
No hay comentarios:
Publicar un comentario