Páginas

martes, 25 de noviembre de 2025

Berriozarko Bilgune feministaren manifestua

 Gero eta konektatuago gaude, baina gero eta gutxiago babestutak!

Gauero, eguneko zarata itzaltzerakoan, pantaila berriro pizten da, mehatxuzko argi izpi

batekin. Argi izpi horrek konexioa, konpainia, barreak... promesten ditu, baina “hitz

idatziak baino ez dira” justifikatu ondoren, arriskua dago lotura, kontrola, aurreiritziak,

manipulazioa... izateko. Jasotako guztiari jaramonik ez egitea aski balitz bezala minik

ez hartzeko. Hala ere, nire puskak bildu eta ozenki izendatzen ditut. Bizi dudana ez da

“gaizkiulertu bat”, ezta “sareetako gauzak” ere: indarkeria matxista da, beldurrik gabe

bizitzeko dudan eskubidea urratzen duen indarkeria, adierazteko eta osoki bizitzeko

dudan askatasuna urratzen duena.

Azaroaren 25 honetan, beste hainbatetan bezala, ezin dugu ahaztu indarkeria matxista

espazio digitalean ere bizi dela. Profil faltsuen atzean ezkutatzen da, mezu tematiak,

umiliazio publikoak, xantaiak, baimenik gabe irudiak zabaltzea eta gure autoestimua

apaltzea helburu duten iruzkinak.

Gaur egun, sareetara berehala sartzearen ondorioz, goizegi konektatzen gara,

haurtzarotik arriskuen eta harrapari digitalen presentziaren eraginpean geratuz.

Gainera, argitaratzen dugunaz kezkatzen garenean ere pairatzen dugu beldur hori,

jende guztiari gustatu nahian, inposatutako edertasun kanon horietan sartu nahian.

Horrela, gure gorputzari, ileari edo altuerari buruzko edozein iruzkin saihestuko

dugulakoan. Hor dago higaduraren parte bat. Egunerokotasunari gehitzen zaion zama

emozionala da, beste pertsona batzuekin atseden hartzeko edo konektatzeko izan

beharko luketen espazioetan ere, adi egotera behartzen gaituen tentsio etengabea.

Izan ere, zuentzat, atsedenerako eta deskonexiorako espazio bat da, baina ez duzue

horregatik sentitu behar guk ez dugula eskubide bera. Ez duzue espazio guztia okupatu

behar, guk ere eskubidea dugu gozatzeko eta libre sentitzeko.

Honekin guztiarekin batera, isolamendua agertzen da: emakume askok sareak uztea,

profilak ixtea, parte hartzeko espazioei edo aukera profesionalei uko egitea aukeratzen

dute, eraso berrien beldur. Ez da esaten dena bakarrik, baizik eta geure burua

babesteko egiteari, partekatzeari eta eraikitzeari uzten diogun guztia.

Guzti horrengatik, gaur eraso digitalak salatzera etorri gara, hauek isilpean ez hazteko.

Baita ere, aldarrikatu nahi dugu emakume ororen askatasuna ez soilik bizitzako esparru

gauztietan, baizik eta sare sozialetan ere, non gure eskubide guztia dugu bertan parte

hartzeko, gozatzeko eta bizitzeko.

GORA BORROKA FEMINISTA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario