Páginas

martes, 5 de mayo de 2020

Haur ardura: HAZIAK LANDATZEN

Kaixo guztioi:
Ardura eta naturarekiko errespetua lantzea adin goiztiarretan heziketaren
aspektu garrantzitsuenetarikoa da.
Zer iruditzen zaizue kontzeptu eta aspektu hauek modu dibertigarri eta jolasaren bitartzez lantzen baditugu?


Ondoren ekintza erraza eta oso baliagarria erakutsiko dizuegu, ardura eta naturarekiko errespetui lantzeko.
Modu honetan, haurrek landarearen prozesua eta hazkundea aztertu dezakete.
Gero eta ardura gehiago  hartuko dute eta landarearekiko arreta haziko da: eguzkitan jarri, ura aldatu, kotoia edo lurra aldatu, etab.



Ekintza aurrera eramateko hurrengo materialak beharrezkoa dira (Material guztiak etxean aurki ditzakegu): 

- Kristalezko ontzia (horrela erroaren hazkundea ikusi ahalko dute), egurrezko ontzia, “mazeteroa”, jogurraren ontzia, etab.

- Babarruna edo beste haziren bat

- Kotoiak pizka bat bustita edo lurra

- Ureztatzeko tresna: regadera, etab.

- Ura
Landarea landatzeko pausuak: 
Lehenengo lurra edo kotoia aukeratutako ontzian jarriko dugu. Honen ondoren, babarruna edo aukeratutako hazia kotoien barruan jarri edo lurrez estali. Lurra ongi gogortu eta finko geratzea. Bukatzeko, ureztatu eta listo itxoitera. Egun batzuk barru eta zuek ikusten duzuen heinean ureztatu eta ikusi nola hazten den. 
Orain, hainbat esteka interesgarri proposatzen dizkizuegu horrelako ekintzak egiteko:



No hay comentarios:

Publicar un comentario