Páginas

martes, 7 de abril de 2020

HAUR SERIAZIOAK LANDU


Kaixo guzioi!


Gaur seriazioa landu egingo dugu: objektuen jarraitutasuna ikusita hauek kopiatzea.


Zer lantzen da honi esker?


Arreta, kontzentrazioa eta begi-esku koordinazioa.
Honetarako, hainbat ekintza proposatzen dizkizuegu etxean daukazuen materialarekin.

Ekintza aurrera eramateko, familiaren inplikazioa eta parte hartzea behar da.






1. Ekintza


Behar dugun materiala hurrengoa da: 

- Koloretako pintzak edo pintza normala

-Kartoi zati bat

-Rotulagailuak

- Pintzak gordetzeko kutxa



Lehenengo ekintza egiteko koloretako pintzak behar ditugu. 


Hauek ez izanez gero, pintza normalak har ditzakegu eta rotulagailuarekin margotu.

Kartoia hartuko dugu eta kolore desberdinez margotuko dugu: seriazioa bat sortzen (hurrengo argazkian ikusten den bezala)

Gero, koloretako pintzak edo guk margotutakoak kutxa batean sartuko ditugu eta haurrari emango dizkiogu.

Ondoren, guk sortutako kartoia (kolore desberdinez margotuta) haurrari eskeini egingo diogu.

Eta, haurraren helburua kolore desberdinen gainean kolore berdina daukan pintza jartzea izango da:
pinza urdina, kartoiko zonalde urdinean ipintzea. 



2. Ekintza

Ekintza egiteko, hurrengo materiala behar dugu:

-Paper tuboa: luzea izan ahal baldin bada, hobeto

-Ileko goma desberdinak/ hari zatiak lotutu

- Orrialde txurial

-Margoak



Orrialde txuri batean, goiko argazkian ikusten den bezala, tuboaren forma egingo dugu eta honen barruan koloretako marra desberdinak eginen ditugu.

Haurrari, egindako orrialde bat eskeiniko diogu, paper tuboa eta gomatxoak ere.

Honen helburua, seriazioa egitea izango da: urdina, horia ,laranja… Orduan, goma urdina, gero horia eta gero laranja sartu beharko du.

Gainera, honelako ekintzak lantzeko eta garatzeko esteka interesgarri bat uzten dizuegu, ideia gehiago lortu ahal izateko:

ESTEKAK

https://saposyprincesas.elmundo.es/ocio-en-casa/juegos-para-ninos/patrones-para-ninos-de-preescolar/

Espero dugu asko disfrutatu izana. Hurrengora arte!

Irati eta Ainara


No hay comentarios:

Publicar un comentario